LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA

LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA/HORARIO

Eguerdian
/Mediodía
12:30-13:30 LH
13:30-14:30 HH
Arratsaldean/Tarde
16:00-17:30 LH

* Hay 2 ordenadores a disposición del alumnado en el horario de la biblioteca para su uso.

* Ordenagailu bi daude ikasleria erabiltzeko liburutegiko ordutegian.

2010/06/16

IÑAKI ZUBELDIA

Iñaki Zubeldia hitzaldia hasi baino lehen, 6. mailakoek aurkezpen hau egin zuten.


Egunon guztioi!

Laster bukatuko zaigu ikasturtea, baina oraindik geratzen diren aukerak aprobetxatu nahi ditugu.

Bai, eta gaur duguna ez da makala, ez horixe!

Eta zer dugu? Zertarako elkartu gara liburutegian?

Ba gaur liburu bat komentatzeko 5. eta 6. mailako ikasleok gaude bilduta.

Gainera liburuaren egilea etorri zaigu. Zelako suertea!

Eta nor da bada egile famatu hori?

Ba Iñaki Zubeldia euskal idazle ospetsua.

Bai, berarekin Txerrikumeen abenturak liburuak komentatuko dugu.

Ongi! Gainera ez pentsa berak idatzitako liburu bakarra denik!

Ez, ez! Liburutegitik gain-begirada batez hauek ere topatu ditugu:

Guk irakurritakoa: Txerrikumeen abenturak.

Nire aita ezin nuen salbatu.
Josu Azalaren abenturak.
Mirari hegalari.
Ipuin eroa
Oparirik ederrena.
Euskaldun bat Marten.
Pako Belea.
Pako Belearen bihurrikeriak.
Txikiak baina bizkorrak.
Tximu bat klinikan.
Eta gehiago egongo dira hortik ezkutatuta….
Ba ongi etorria Iñaki Zubeldiari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario