Jabier Muguruza 3. zikloko ikasleekin solas egitera etorri zen
6. mailakoek aurkezpen hau prestatu zuten eskerrak emateko.
AURKEZPENA
Egunon guztioi!
Badakizue aste honetan irakurketa eta liburuak izan direla protagonistak gure eskolan?
Beno eta jakingo duzue ere gaur liburuaren eguna ospatzen dugula!
Bai, baina ez bakarrik Berangoko eskolan, mundu osoan baizik!
Eta gaur zer programa dugu?
Oso interesgarria! Begiratu, orain, liburutegian elkartu gara 5. eta 6. mailako ikasleok irakurritako liburua komentatzeko.
Gainera liburuaren egilea etorri zaigu. Zelako suertea!
Eta nor da bada egile famatu hori?
Ba Jabier Muguruza euskal idazlea eta musikari ospetsua.
Hala da bai. Begiratu, otar honetan ekarri ditugu berak idatzitako liburu batzuk eta, bakarka grabatutako diskoren bat ere.
Ikus ditzagun liburuak:
Guk irakurritakoa: Sei lagu, sei sekretu.
Nagusientzako liburuak ere baditugu: Laura kanpoan da.
Bizitza puzketak.
Eta diskak?
Ba hauek:
Fiordoan
Boza barruan
Gitarra bat nintzen
Aise
Liberpool-Gernika.
Taxirik ez.
Eta hara! Beste zerbait badago! Uste dut kasetea edo deitzen dela: Ja ja
Bere lehenengo lana, umeentzako musika.
Ba ongi etorria Jabier Muguruzari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario